XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gernika aldizkarian.

Praktikari gagozkiola 1936etik aitzina Parisen argitaratzen den Euzko_Deya aldizkaria aitatu behar da, bigarren gerra mundiala bukatzean argitaratzen segituko dena, eta oro har, han erabiltzen zen euskarazko estiloa da gero etorriko den batuak ibiliko duena aldakuntza batzu gora behera.

Espainiako gerra zibila ta gero euskal munduak egundoko zafraldia jasanen du, eta kontutan izanik euskal politika eta kulturaren arloan aritutako anitz atzerrian direla (Frantzia Hego Amerika e. a.) eten sakona gertatzen da.

PNV inguruko euskaltzale mordo batek Hegoaldean gelditzea lortu badu ere, katakunba giroa sumatzen da nonahi.

Euskal kulturari dagozkion aferez arduratzen hasten diren gazteek ez dute bermatzeko belaunaldi sendorik izanen aurrean, gerrak etena ekarri bait du guzti horretan.

Politikaren arloan gazteriak erosoegi jokatzea leporatzen dio PNV taldeari, inmobilistatzat harturik beren ekinbide eta asmoak.

Kezka sozialak bestalde, agertzen hasten dira, eta orokorrean giro aldaketa datorrela ikusten da.

1956. URTEKO BILERA Giro horren erdian eta euskal mundua amiñi bat berotzearren Arantzazun euskarari buruzko bilera bat egitea erabakitzen da 1956.ean, 20 urte iragan baitira gerra espainolaren hasieratik eta oso gutxi aurreratu da kulturari eta hizkuntzari dagokionez.

20 urtetan ez zen euskaltzale mordoa bilduko zuen bilerarik egin Bidasoaz eskuinekoak salbu.

Txosten bilduma ikusita garbi ageri da han ez zela batasunari buruzko gairik erabili garbizaletasunaren gaia bait zen orduan errege, eta lehen saioa izanik fruitua eman zuen, jendea ohartu bait zen bazegoela giroa zerbait egiteko.

Halarik ere azaldu zen han batasunari buruzko txosten bat, bakarra, Txillardegirena.

Hain zuzen ere donostiar hau izanen da batasunaren auziaren barnean giltzarrietako bat gerora, setati aritu bait zen aurrerantzean helburu hori beti gogoan.

ARESTIK PROBOKAZIOA EUSKALTZAINDIARI BIZKAIERA BALIATUZ 1958.ean ere izan zen kongresurik, eta Bilbon.

PNVren inguruan egosten zen hitz garbizaleen joeraren aurkako eritzia azaltzen dute besteren artean Mitxelenak eta Arestik.

Mitxelena jakintsuaren testigantzaren pizuak garrantzia izan zuen, ikusi besterik ez 59.ean Euskaltzaindia nola elkartzen zaion eritzi honi.

Arestiren ekinak ere garrantzia eduki zuen, ohi zen bezala beste muturrera joan bait zen puristei kontradizioak sortzeko asmoz, euskara mordoiloa erabilirik eta PNVren mamu bihurturik.

Arestik berak 1958.ean interbentzio bat bizkaiera hutsez egin zuen probakazio gisa batasunaren gaia pixka bat freskatu nahian.

Gabriel Aresti gogora ekartzeko moduko pertsonaia da, askoren ustez 1959.ean Loramendi saria irabazi zuen bere Maldan Behera olerki liburua baita euskara batuz idatzitako lehendabiziko gauza, edo behintzat, 9 urte beranduago Euskaltzaindiak hartuko dituen erabakiei, aurreko lanetatik gehien hurbildu zaiona.

EUSKARA ETA UHIN ABERTZALEA Behin honaino heldurik, garaiko giroaz zertzelada bat edo beste eman beharra dago.

Esan dugu nola giroa aldatuz zihoan Hego Euskal Herrian, baina giza aferez gain, olatu sakonago bat heldu zen, abertzaletasunaren eta euskaltzaletasunaren biztuera moduko zerbait.

Ezin da ahantzi orduantxe ari dela E.T.A. erakunde abertzalea sortzen, abertzaletasunak irrika berri bat sortzen duela gazte anitzengan, euskal kanta berria izenekoa aurki datorrela, nazio ikuspegi berri bat bilbatzen ari dela.

Zenbaitek, giro honi loturik ikusten dute euskara batuaren sorrera, eta inor aipatzekotan, Txillardegi, XIX. mende bukaerako abertzaletasunaren sorrerak hizkuntzaren aldeko lanen biztualdia ekarri zuen bezala badirudi aipatzen ari garen garai honek ere nazio ikuspegi batean txertatzen duela batasunaren auzia.

Ordea, ez dira denak iritzi honetakoak, batasunaren auzia soilik hizkuntz eta kultura giro baten barnean ikusten baitute batzuk.

Ixtant batez ikus ditzagun garrantzizko beste iritziak eta jokabideak.

Iparraldean idatzizko moldeari dagokionez aipatu behar da Lafitteren zuzendaritzapean HERRIA aldizkariak hartutako bide herritarra, hau da lapurtar kultotik eredu baxenafarrera egindako lerradura, eta Hegoaldean Krutwig-en eredua, lapurtar klasikoan eta bere prestigioan oinarritua.

Beste aldetik Oskillaso dugu, gipuzkera osotua gaitzetsi eta euskera osatua bilatzen zuena euskalki guztietako formen anabasan oinarritua.

EUSKALKI ANABASA GAITZA BAIGORRIN EUSKALTZAINDIAK Nolanahi ere den, begien bistakoa da batasunaren beharra gero eta ozenago iragartzen dutela batzuk.

XIPRI ARBELBIDE (Idazle eta kazetari)

MAHAI inguru batetara gonbidatu ninduten Durangoko azokan; gaia: euskara batua, Arantzazuko bilkuratik gaur arte.

Zergatik Arantzazu eta ez Baiona egin nuen neure baitan.

Batere euskara batua, mende honen hastapenean aipatu zuen Broussain arte joan gabe, gaur bizi dugun euskara batuaren alderako mugimendua ez ote zen Baionan sortua 1970.eko bazko egunean, 63 idazlek egin zuten zin harekin?.

Bainan Baiona ez da Gipuzkoa eta ez da baturik Gipuzkoatik kanpo, giputxa batutik harat.

Urte zonbaitez, artikulu pila bat eginak ditut (...).